Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

lunes, 8 de septiembre de 2008

Mikel Mexikotik


Joan zen ostegunean ekintzaile ospetsua den Koldo Saratxagak (1996an Ernst & Young kontsultora multinazionalan estatuan antolatu zuen lehen ekintzaile onenaren lehiaketako garaile, eta Innobasque-ko Berrikuntzako Top 100-en artean zazpigarrena), zera zioen Udako EHUko Donostiako ikastaroetan eman zuen hitzaldi baten, globalizazioak bidaiatzera behartzen gaituela. Eta betenako nazioarteko eskarmentua edukitzeko, urte batzutan atzerrian lana egin behar dela. Ez dela nahiko bisitan joatea, edo feria batera.

Mikel Cid-en email bat jaso dut Mexico DFtik. Zuzendari lanetara joan da, zazpi dira bulegoan, Ornalux enpresa asturiar dinamikoko delegaziora. Argirako produktuak ekoizten dituzte, eta han BBVA-Bancomer da beraien bezeroetako bat.

Bere doktoretza tesia zuzentzeko zortea izan nuen, “Making the Social Economy Work within the Global Economy: An Empirical Study of Worker Co-operatives in Québec, Emilia-Romagna and Mondragon” titulukua, eta 2005eko ekainean estatu mailako lehen “Europear Mentzioa” jaso zuen tesia izan zen. Doktoretzak iraun zituen lau urtetan Mikel Irlandan, Kanadan eta Italian bizi izan zen, Eusko Jaurlaritzako beka bati esker. Ondoren management-eko ikastaro bat eman zuen Colombian urte betez, gero Miamin Espainiako Enbaxada Komertzialean bekadun aritu zen, eta orain eman du Saratxagari gustatzen zaion “jauzia”: atzerrian zuzendu eta saldu... Etorkizuna Mikel bezalako ekintzaileena da.
.