Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

martes, 23 de septiembre de 2008

Salmenta kuadroa


Edozein Negozio Plan baten ezinbesteko lau kuadroen artean, garrantzitsuena salmenta kuadroa da. Gaur ekintzaile gazte batek egindako Negozio Plan bat aztertzen aritu gara, eta ohi bezala, dokumentua zenbakietan oinarritu ordez, literaturak betetzen du. AMIAri buruzko informazioak benetan bikainak dira. Baina ez hainbestekoak merkatuaren tamainaren xehetasunak, edo produktu berrien kuotenak... Nire erreferenteetako bati entzunda daukat, estatu mailako 2004ko ekintzaile onena izan zen Mikel Urizarbarrenari, negozioetan bere erabakiak zenbakietan oinarritzen dituela; horretarako, Panda Softwaren ondoren marketing-eko enpresa bat sortu zuen.

Koldo Saratxaga da gai hauetan daukadan beste erreferenteetako bat, hau ere 1996an goian aipatutako saria jasotakoa. Bere hitzaldietan esaten duenez, eta liburuetan ere idatzia dauka, plan estrategikoetan zein urteroko kudeaketa planetan ez da kuantifikatzearen aldekoa, aztia ez delako eta etorkizuna aurreikusteko kristalezko bolarik ez duelako. Beti errepikatzen duena zera da, ideietan eta helburuetan proiektu partekatua eduki behar dela. Abian dauden negozioetan teoria horrekin ados nengoela esan nion behin, oinarri bezala salmenten datu historikoak badaudelako. Baina negozio berrietan nola konpon zitekeen galdetu nionean, literalki ondokoa erantzun zidan ”Etorkizuna kuantifikatzen ahalegintzea baliogarria den kasu bakarrak dira negozio berriak”