
Gaurkoan Ete (Enpresa txiki eta ertainak) bateko enplegatuak beraien sormen ahalmen gehiago enpresan nola eman aztertzen aritu gara. Produktu globalak dituenez, lehiakorrak izatea da beraien erronka ia bakarra. Eta Towers Perrin kontsultorak egindako azterketa baten datuak eta ondorioak erabili ditugu. Bere lanean, USA, Canada, Alemania eta Frantzia bezalako 16 naziotako enpresa handi eta ertainetako 86.000 enplegatu galdekatu zituen.
Torres Perrin-eko adituek diotenez, pertsonen ahalmena balio erantsia emateko enpresa lehiakorragoak izaten laguntzeko, era honetako hierarkian sailka daitezke:
- Pasioa.......: % 35
- Sormena…..: % 25
- Iniziatiba….: % 20
- Intelektoa..: % 15
- Ardura.......: % 5
- Obedientzia.: % 0
Batuketa……..: % 100
Kontzeptu bakoitza ebaluatzeko, Towers Perrin-eko adituak 9 galderaz osatutako taula bat erabili zuten, enplegatuen lanerako konpromisoa neurtzen zituztenak:
1- Erakundearen etorkizunaz benetan nago arduratuta.
2- Besteei no nabilen lanean esateko harro nago.
3- Lanak errealizatze sentimendua ematen dit.
4- Nire erakundea lan toki on bezala gomendatuko nieke adiskideei.
5- Nire erakundea konena ematera inspiratzen nau.
6- Erakundearen arrakastan nire departamenduak nola eragiten duen ondo ulertzen dut.
7- Erakundearen helburu orokorretan nire lana non kokatzen ondo ulertzen dut.
8- Normalean espero daitekeena baino saiakera handiagoa egiteko prest nago, erakundearen arrakastari laguntzeko.
9- Pertsonalki motibatuta nago erakundearen arrakastan laguntzeko.
Lagina hiru multzo ezberdinetan banatu zen: “oso motibatuak”, “neurrian motibatuak” eta “desmotibatuak”. Ondorio orokorra, enplegatuen gehiengo handi bat, edozein maila edo nazio dela ere, erakundearekin gutxi konprometituta daudela izan zen: lehen taldean % 14, bigarrenean % 62, eta % 24 desmotibatuen taldean. Horrela, aztertutako estatuetako enplegatuen % 86 beraien ahal izango zutena baino gutxiago ematen ari dira, gizakiaren ahalmenaren xahutze eskandalagarria izanik. Horrek egiaztatzen du zergatik den erakunde eta enpresa asko, bertan lanean dabilen jendea baino gaitasun urriagokoa.
.








