Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

viernes, 8 de enero de 2010

Guardiolaren dekalogoa


Gaur Futbolaren Historia eta Estatistiken Nazioarteko Federazioak-IFFHS, Bartzelonako Pep Guardiola teknikaria aukeratu du 2009. urteko munduko entrenatzailerik onena bezala. Epaimahaiko 69 nazioetako ordezkariek, parte hartzen duten 85etik, 300 punturekin Guardiola aukeratu dute lehen tokian, 137 puntu jasotako Manchester United-eko Sir Alex Ferguson, eta 66 puntu eskuratutako Inter Milango Jose Mourinhoren entrenatzaileen aurretik.

Bere lanerako era jarraitzeko moduko eredua da, eta informazioa hainbat lekutan aurki daiteke, honako bloga izanik bere paradigmari buruzko aipagarriena. Duen ihardueraren katalogoa enpresa-proiektuak lideratzen dituzten barne-ekintzaile guztientzat izan daiteke baliagarria. Honela laburbiltzen da:
1- Etenezinezko konpromisoa eta fideltasuna jokoaren estilo eta identitatearekin.
2- Taldea banakakoen gainetik: batasuna eta elkartasuna.
3- Diziplina: autoritatea eta zorrotz betetzeko normak.
4- Harrobian konfiantza: talentu berrien baieztapena.
5- Kultura taktikoa: partiduak irakurtzeko ahalmena eta malgutasuna.
6- Xehetasuna: arerio guztien aldez aurreko azterketa arduratsua.
7- Iraunkortasuna lanean: dedikazioa, saiakera eta lehiakortasuna.
8- Auto-exijentzia: setatsua eta perfekzionismo grinatsua.
9- Talde kultura: gosariak eta bazkariak elkarrekin, baina ez kontzentrazio gehiago.
10- Apaltasuna, ilusioa, adorea eta errespetua lehiakideari.
.