
Amaitzen ari den 2010 honetako liburu onenetako bat, oso estiman dugun managementeko gurua den Tom Peters-en "The Little BIG Things. 163 Ways to Pursue EXCELLENCE" (Gauza txiki handiak. 163 bide bikaintasuna bilatzeko) liburu berria da. Peters-en azken liburuen ildoa jarraitzen du, eta edozein lekutan hasita irakur daiteke, bideak bata bestearen independenteak dira eta. Baina multzoka bilduta daude, eta tituluak bere filosofia adierazten dute: txikia, bikaintasuna, krisia, aukera, erresistentzia, norbera, besteak, lotura, jarrera, emaitzak, lana, ekimena, lidergoa, hitzak, networking, janaria, bai, ez, bezeroak, ekintza, aldaketa, grina, presentzia, talentua, jendea, generoa, berrikuntza, entzutea, jakin-mina, ikasi, denbora, diseinua, xehetasunak, enpresa, ber-imajinatu, oh!, orain, talka, arrakasta, eta handia.
1982an “In Search of Excellence" (Bikaintasunaren bila) best-sellera idatzi zuenetik, bere diskurtsoa iritzi horren inguruan berresten da: zerbaitetan onena izan. Dioenez, bikaina ez izatekotan, zer orduan? Bikaina orain ez izatekotan, noiz orduan?... Liburu inspiratzailea, irakurtzeko erraza, eta adibidez betea, enpresa arlotik at ere erabilgarriak direnak.
.








