Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

miércoles, 31 de agosto de 2011

Liburuak


Laneko sormena eta aisialdiko sormena osagarriak izan daitezke. Bukatuak diren udako oporretako jarduera nagusietako bat, literatura izan da. Aspaldiko tradizioa jarraituz, literatur sormenari nahiko denbora eman diogu, eta etorkizunak esango du gure ahaleginak argitalpen berri batekin sarituak diren ala ez. Iaz bi liburu argitaratu genituen, bata profesionala erdaraz, MONDRAGON Korporazioan daramagun 34 urteekin erlazionatuta eta “MONDRAGOEKO 32 enpresa giltzarri” izenburukoa. Eta bestea literaturakoa euskaraz, aurreko urteetako opor ezberdinetan idatzitakoa, eta “Olaitturriren herri antzerkia” izenburukoa. Zortea izan genuen bietan. Horrela, lehenengoan Jose Mª Ormaetxearen laguntza paregabea izan genuen, eta bigarrena gaur egungo mezenas ezagunenetako bat den Juan Zelaiak finantzatu zigun. Gipuzkoako Merkataritza Ganberak XX. mendeko 10 enpresari onenak izendatu zituenean, biak zeuden zerrendan, eta gaur egun bizirik jarraitzen duten bakarrak dira. Ekintzaile paregabeen adibide benetakoak biak, eta esperientzia handiko maisu bikainak.

Irakurri dugun uda honetako post nabarmenetako bat honako izenburukoa izan da “Zergatik daramadan 3 smartphone”. Martin Varsavsky gure ekintzaile teknologiko miretsiak argitaratu zuen bere blogean iragan abuztuaren 10ean, eta komunikazioko gailuen erabileraz ari da. Esaten dituen baieztapen batzuekin ados egon ala ez, lana errazteko eta komunikatzeko balio duten gailuen erabilpenaren entziklopedia bat da
.