
Sorkuntzako aditu guztiak bat datoz, sormena sustatzeko bidaiatu egin behar dela esaten. Sormen taldeetako partaideen artean asko bidaiatu edo bidaiatzen ari diren pertsonak egotea ezinbestekoa da. Oso zaila da beti “etxean” egonda, ideia berriak bururatzea. Irten egin behar da, ikusi, beste kultura batzuk ezagutu, beste joera batzuk, gauzak egiteko beste era batzuk. Beti ere ikasteko gogo eta interesarekin. Benchmarking egitea da, azken finean. Eta honetan, eskarmentu asko duen bat Ivan Marcos gure adiskidea da. Bere bizipenak helbide hauetan aurki daitezke:
http://www.ciudadanoenelmundo.com/
http://www.foodtrendtrotters.com/
http://www.trendtrotters.com/
Aste honetan “Buru argien itzulera, garapen txinatarraren giltzarria” artikuluaren lotura bidali dit. 2010.eko urte amaieran atzerrian 1,2 milioi txinatar zeudela ikasten diote, horietatik asko USAko laborategi onenetan. Blog honetako gai errepikaria da: ekialdeko talentua. Albisteak, “Aberriratutako ekintzaileak: Chinaren globalizazio prozesuan duten eragina” txosten baten pdf-ra lotura dakar. Bertan, atzerrian prestatu eta eskarmentua lortutako txinatarren zeregina nazioaren garapenean azaltzen da. Bai enpresa teknologikoak sortzen, zein zubi lana eginaz nazio bien artean, atzerriko kapitalaren sarrera ahalbideratuz. Eta baita, enpresa txinatarrak atzerrira irteteko orduan. Halaber, aberriratu askok zeregin garrantzitsua betetzen dute Txinan dauden multinazionaletan.
.

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada