
Denboraldi honetako liburu salduenetako bat “Zergatik behar duzun coach bat. Coaching munduko egiak eta gezurrak” izan da, gure estiman dagoen Juan Carlos Cubeirok idatzia. Bere bloga ere inspiragarrienetakoa da. Bere azken liburuak lidergoari buruzko best-seller-ak izan dira, Guardiola, Mourinho eta selekzioa hartuz gaitzat. Oraingo honetan, liburua orokorragoa da, eta aurrekoen ildoa jarraituz, praktikoa, ideiak ematen dituena, eta hobekuntza pertsonal zein profesionalerako jarraibideak ematen dituena. Gure management-eko guru estimatuenetakoa den Tom Peters-en bikaintasunaren bila aritzeko.
Cubeiroren liburu berri hau, erraz irakurtzen diren honako hamar kapitulutan bananduta dago:
A atala: Nola aurreikusten duzu etorkizuna?
- Zertaz egina zaude?
- Zer izan nahi duzu?
- Ausardiaz nola zabiltza?
B atala: Zure iragana nola azaltzen duzu ?
4- Noraino zara baikorra?
5- Zein da zure mezua munduarentzat?
6- Zergatik merezi duzu konfiantza?
C atala: Nola lortzen duzu oraina?
7- Zerk ilusionatzen zau?
8- Nortzuk laguntzen dizute?
9- Zure zoriontasuna eraikitzeko zer egiten duzu?
Ondorioak
10- Pertsona osoa eta integrala.
.

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada