Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

miércoles, 28 de septiembre de 2011

Ekintzailearen apaltasuna


Mindtools aldizkari elektronikoaren azken alean artikulu interesgarri hau argitaratzen dute: “Get Ahead - With Humility” (Aurrera jarraitu, apaltasunez). Bertan diotenez, negozioetan apaltasuna erabiltzea ezaugarri garrantzitsua da, baina ez dago beti garbi zuzendaritzan nola erabili. Ekintzaileak berak dominak pilatzea, negozioaren arrakastaren erantzule nagusia sentitzen delako, arrakasta lortzen denean, ekintzaile berrian ohikoa da. Eta beste ohiko ildo batzuekin konpara daiteke: jadanik beste post batzuetan aipatutako Peter Pan sindromea edo Lindberg efektua.

Asko dira apaltasunez aritzearen onurak, maila guztietan harremanak hobetzen dituelako, antsietatea gutxitzen, eta irekitasunari laguntzen dio. Paradoxikoki, geure auto-estimua gehitzen du. Eta artikuluaren egileek 5 ekintza zehatz proposatzen dituzte:
1- Norberaren ereduaz apaltasuna sustatu: arrakastaren meritua besteekin partekatzen den bakoitzean, enplegatuen izpiritua sendotzen da. Ez dira “Dominak pilatu” behar.
2- Une batzuetan urguilu pertsonala ezkutatzea zaila izaten da. Estrategiaren bat erabili behar da horretarako, eta horietako bat isiltzea izaten da, beste pertsonaren ospea ahalbideratuz.
3- Hona hemen hiru hitz, buruaren lasaitasunerako edozein erretiro garesti baino egokiagoak: “Zuk arrazoia duzu”
4- Aholku larregi ez ematea. Norberaren ikuspuntua inposatzea gustatzen da. Besteek benetan dute gure aholkuaren premia? Edo geuk daukagu emateko premia?
5- Besteei galdetzea “Nola ari naiz egiten?” Apaltasuna behar da horrelako galdera bat egiteko. Eta are apaltasun gehiago erantzunari jaramon egiteko.
.