Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

miércoles, 21 de septiembre de 2011

Mantkelow-ren sormen Aldizkaria


Aste honetako “James Manktelow, MindTools.com” aldizkari bikainean, beraien paper zorroko hiru tresna aztertzen dituzte. Beti bezala, kalitate handiz informazio ugari ematen dute, grafikoekin, marrazkiekin eta prozedurekin, ulermena erraztu asmoz. Tresnok hauek dira:

- Mind Maps edo Buruzko mapak. Tony Buzan idazle eta aholkulariak ezagutarazi zituen. Ideien ohiko zerrendak egin ordez, bi dimentsiotako egitura erabiltzen dute, ideien elkarketa samurragoa izateko

- Reverse Brainstorming edo Alderantzizko ideien ekaitza. Galderak behekoz gora jartzean dago giltzarria. Adibidez, galdetu beharrean “Nola konpon edo aurreikusi dezaket arazo hau?” hobe litzateke honela galdetzea “Nola sor nezake arazo hau? “

- Reframing Matrix edo Berriz planteatzeko matrizea. Ikuspegi desberdinak erabiltzean oinarritzen da, piramide bat albo ezberdinetatik begiratzen bezalaxe. Lau ikuspegi edo perspektiba erabiltzen ditu: produktua, planifikazioa, ahalmena eta pertsonak. Horiekin egiten da matrizea, ondoren lehentasunak ezarriz.
.