Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

viernes, 30 de septiembre de 2011

Negozio-ideien iturri bat


Negozio-ideia berriei buruzko web orrien artean, Springwise da gehien hazten ari dena. Datu-base ikaragarri handia du, alfabetikoki oso garbi sailkatuta dauden 22 sektoreetan. Eta bakoitzean ehunka ideiekin. Horietatik asko gure gertuko ingurunean ezartzeko modukoak dira, agian ez agertzen diren bezala zehatz-mehatz, baina bai egokitu ondoren.

Aste honetako Sporinwise-ko alean patatekin egindako euritakoa dakar. Haziekin inpregnatuta dagoenez, erabat biodegradatzailea da, konpostagarria, eta landatu ahal izateko modukoa. Asmatzailearen esanetan, Spudeko Equilicuá euritakoa behi eta berriro erabili daiteke, biodegradatzailea soilik baldintza jakin batzuetan delako. Berrikuntza berdeak gero eta ugariagoak direla azaltzen duen beste adibide esanguratsu bat dugu honakoa.
.