Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

viernes, 16 de septiembre de 2011

Pau García-Milá


Gure erreferenteetako bat den “Ekintzaileak” aldizkari bikainaren iraileko alean, Pau García-Milá 24 urteko ekintzaile arrakastatsuari egindako elkarrizketa bat dator. Eyeos-eko sortzaile eta zuzendari nagusia da. Artxibategian sarean kokatzen dago espezializatuta, cloud computing-ari buruz hitz egiten hasten zen garaian. Bere bezero-zorroan IBM eta Telefonica bezalako bezeroan daude, eta urtearen amaieran 50 enplegatura ailegatzera espero du.

Arrakasta lortzeko azaltzen dituen gogoeta edo gomendioen artean, gehien gustatu zaidanak honakoak dira:
1- Baikortasunaren enbaxadorea naiz.
2- Buru argia, ideiekin eta gauzatzeko gogoarekin edukitzea da dena.
3- Inguruneak ezetz esaten dizula. Kasurik ere ez.
4- Zure proiektu txikiak porrota izaten dutela? Ikasi, eta beste batzuk antolatu.
5- Enpresa bat kudeatzen ez dakizula? Bilatu norbait dakiena.
6- Buruzagi bat bilatu. Hobekien egiten dakizun gaian jarri behar duzu arreta guztia, eta ez dakizun gaietan beste pertsona batzuengana jo.
7- Dohainik den produktu baten, dirua irabazteko proiektuari oinarri bat eman behar zaio. Horrela, negozioa eskaintzen diren zerbitzuetan dago: euskarria, mantenua, programazioa eta aholkularitza. Bezeroen artean IBM, Telefonica, Orange Labs, eta abar daude. Beraien bezeroei EyeOs eskaintzen dizkieten enpresa handiak, edo barneko Intranet tresna bezala erabiltzen dutenak.
8- Handiengatik bereizi. Nik ez dut sekula esan inorekin lehiatzen ari naizenik. Guk geure proiektua egiten dugu, eta beraiek nahi dutena egingo dute.
9- Ona izan. Hemen desberdina izan behar zara, baina munduan aritzeko ona izan behar zara. IBMk idatzi zigunean, non geunden jakin gabe egin zuen. Garrantzitsuena kodearen kalitatea zen.
10- Egia esan. 2009ko otsailean diruz oso gaizki geunden. Zorrarekin geratzearen beldurra hain zen handia, gauetan ezin nuela lo egin. Eta sei egunetan konpondu zen, bezero guztiengana joan eta egia azaldu nien: ordaintzen ez bazuten, hilabete baten buruan ez zirela biziko. Ordaindu zuten, eta egun batzuetan hiru hilabeterako cash-a lortu genuen. Eta hor jarraitzen dugu, baina egia esateagatik izan zen. Horrek handi egiten zau.
.