Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

miércoles, 14 de septiembre de 2011

Pertsonak dira garrantzitsuena


James Manktelow-ren Newsletter bikainaren azken alean, hiru artikulu interesgarri datoz, Negozio Plan baten pertsonen arloan kontutan hartzekoak:
- Setting up a Cross-Functional Team. Working Effectively With Other Functions (Talde multi-funtzionalak ezarriz. Beste zeregin batzuetan eraginkortasunez lan eginaz),
- Leading Equals. Motivating People Effectively, Without Authority (Paretsuak lideratuz. Pertsonak eraginkortasunez motibatuz, autoritaterik gabe)
- Expert Power. Lead From the Front (Botere aditua. Aurrealdetik lideratu)

Ongi egituratutako Negozio Plan baten atalak honakoak dira:
1- Osotasuna eta ideia,
2- Koadro ekonomiko-finantzarioak,
3- Marketing plana,
4- Ekoizpen plana,
5- Pertsonen plana, eta
6- Negozioaren jaulkipena.
Eskuarki gertatzen da “Pertsonen plana”ren 5. atala laburrena izatea, besteen tamaina izan beharko zuenean, hots, bere garapenean orri zenbaki paretsua. Horrek zera adierazten du, inprobisatu egingo dela, meritukrazia eta antolamendu eraginkor baten elementuak kontutan hartu gabe.
.