Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

miércoles, 7 de septiembre de 2011

Serendipity eta negozio berriak


Gaur izan dugun sormen tailer baten, ohikoa izaten den bezala “Serendipity” hitza erabili dugu, negozioetarako argitasuna eta azkartasunaren sinonimotzat. Bere jatorria XVII mendeko Tramezzino idazle veneziarraren “Serendip erregearen hiru seme gazteen erromesaldia”. Liburuaren pasarteetako batek honela dio: “Gameluzain batek bere gamelua galdu zuen, eta beragatik galdetu zien hiru printzeei. Hauek ez zuten ikusi, baina hala ere ikusi zutela erantzun zioten. Lehen printzeak gamelua eskuin begitik itsua zela esan zion. Bigarrenak, hortz bat falta zuela. Eta hirugarrenak, herrena zela."

Nola zekiten gauza hauek gameluaz, inoiz ikusi ez bazuten? Lehen printzea honela mintzatu zen “Bidean, ezker aldeko belarra janda zegoen, txarra izan arren, eta bidearen eskuin aldean jan gabe zegoen belarra berria izan arren; beraz, eskuin begitik itsu egongo zela. Bigarrenak esan zuen jandako belarrean hutsuneak ageri zirela jan barik, eta ondorioz hortzerian hutsuneren bat izango zuela. Hirugarrenak, soilik hiru zangoren oinatz sakonak ikusi zituela, eta arrasto batek adierazten zuela laugarrena arinki arrastaka zeramala.” Ustekabea izan zen gameluzainak bere gamelua aurkitzea, baina historiak "serendipity"-ren argitasuna eta balioa azaltzen du.
.