Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

viernes, 2 de septiembre de 2011

Sormena sustatu


Harvard Business School-eko Working Knowledge aldizkari bikainean artikulu interesgarri hau dator: “Getting to Eureka!: How Companies Can Promote Creativity” (Arrakasta lortzen. Enpresek nola sustatu dezaketen sormena). Teresa Amabile katedraduna eta beste autoreek diotenez, lehia globala areagotzen doan heinean, gero eta premiazkoagoa da enpresak era hobeagoak aurkitzea berritzeko. Bai lehiakorrak izaten jarraitzeko, edo kasu batzuetan, bizirautea nahi badute. Horretarako, bost kontzeptu giltzarri garatzen dute, enplegatuen sormena sustatzeko.

Kontzeptuok honakoak dira:
1- Lehiaketak, nahiz eta ez egon diruan oinarrituak, baliagarriak izan daitezke jende askok parte hartzeko, irtenbide berritzaileak aurkitzeko.
2- Helburu garbiak ezarriz, eta entretenimenduak ezabatuz, zuzendariek asko lagundu dezakete enplegatuen sormen bultzadak askatzeko.
3- Enplegatuak ingurune egokian kokatzea, errendimendua handitzeko motibagarria izaten da
4- Egoki sustatuz gero, erabiltzaileen komunitateak iturri garrantzitsuak izan daitezke produktuen hobekuntza eta berrikuntzarako.
5- Harreman sare multi-kulturalak dituzten enplegatuak, ideia ezberdinak jasotzeko aukera handiagoak dituzte.
.