
Ideia berrien Springwise aldizkari bikainaren azken alean argitaratzen duten ideietako bat Eco-friendly knitwear (Artilezko jertse ekologikoak), azala sendatzeko ezaugarriak dituena. Twosquaremeter modaren arloko enpresa alemaniarra hasi berri da esnearekin eta algekin ehunak ekoizten, eta diotenez azalari mesede egiten die. Moda ekologikoaren joera hazten jarraitzen du. Azken hilabete hauetan egunkari birziklatuekin egindako txankletak eta oienetako biodegradagarriak ikusi dira.
Arroparen Berrikuntza Enpresak sortutako marka da Twosquaremeter, bereziki garatutako hari biologikoarekin egindako kamiseta eta artilezko jakak egiten dituena. Hariak algen zuntzekin edo esnearen proteinen zuntzekin eginda daude, eta uste da horiek ezaugarri sendatzaileak eta elikagarriak dituztela azalarentzako. Esnearen bitartez artilezko ehunak ekoizteko, esne naturala gaingabetzen dute, ondoren drainatuz lortzen diren proteinak zuntz prozesatzeko. Twosquaremeter dioenez, zuntz horiek izerdia xurgatzen dute bere usaina neutralizatuz, era berean gorputzaren tenperatura erregulatzen dutela. Beste jantziak, azala gaztetzeko bitaminak eta mineralak dituzten kotoia eta itsasoko algak nahastuz egiten dituzte.
.

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada