Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

viernes, 28 de octubre de 2011

Benchmarking Baylor-i


Baylor University-ko John F. Baugh Zentroa da ekintzailetasuneko zentro erreferenteetako bat. Antzerako zentroek dioten bezala, aitzindariak eta mundu mailako erreferente omen dira. Horregatik, sarri egiten diegu benchmarking arlo jakin batzuetan, oso onak direla iruditzen zaigulako. Arlo horietako batzuk Negozio Plana edo Business Plan-ekin zerikusia dute, eta hona ekarriko ditugu atal batzuk:

A) Negozio Planaren Indize edo Formatua
1- Edukien taula
2- Laburpen exekutiboa
3- Negozioaren Zeregina eta Ikuspegia
4- Negozioaren deskribapena
5- Merkatuaren azterketa
6- Produktuen eta zerbitzuen deskribapena
7- Antolakuntza eta kudeaketa
8- Marketing-a eta salmenten estrategia
9- Finantzak: Balantzea eta Ustiapen Kontua
10- Gehigarriak

B) Ebaluatzeko irizpideak
• Negozio Planaren eraginkortasuna: %20
• Arazoak eta irtenbideak: %10
• Negozioaren originaltasuna: %10
• Negozioaren bideragarritasuna: %10
• Merkatuaren erakargarritasuna: %10
• Negozio-eredua: %20
• Aurreikuspen finantzarioak: %10
• Lan idatziaren kalitatea: %10

C) Aurkezpenaren ebaluaketa
- Aurkezpenaren eraginkortasuna: %10
- Komunikazioaren kalitatea: %20
- Taldearen parte-hartzea: %10
- Sektorearen ezaguera: %20
- Erakargarritasuna inbertitzaileentzat: %20
- Galderei emandako erantzunak: %10
- Power point-aren kalitatea: %10
.