Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

viernes, 14 de octubre de 2011

Dedikazioan eredua izan


Aste honetan hasi da Ekintzailetasuna Modulua Mondragon Unibertsitateko MBAn. Eta kanpoko txostengile bezala gure inguruko ekintzaile eredugarrienetako bat izan genuen: Jose Maria Ormaetxea. Familia apalekoa, 14 urterekin hasi zen lanean Arrasateko Unon Cerrajeran, eta 18rekin, 200 langile zituen fundizioko tailereko buru zen. On Jose Maria Arizmendiarrietaren inguruko gazte taldekoa zen, eta Fagor Elektrotresnak lehen kooperatibako bosteko sortzaileetako bat izan zen, eta bertako lehen Gerentea. Ondoren, Caja Laboral eta MONDRAGON Korporazioko sortzailea ere izan zen. Hainbat sari jaso ditu, enpresa zein giza arloetan, eta horien artean, 2000. urtean Gipuzkoako Industria eta Merkataritza Ganberak XX mendeko hamar enpresari onenen artean izendatu zuena.

Nolako ezaugarriak izan behar dituen ekintzaile eta zuzendari batek galderari erantzunaz, honako biak azpimarratu zituen:
- Dedikazioan eredua izan. Ondradua izan behar da, eta lan asko egin. Enplegatuak goizeko 8:00retan sartzen badira lanera, bera 7:30etan sartu behar da. Sartzerakoan lehena izan behar da, eta ateratzerakoan azkena, denbora ongi aprobetxatuz.
. Enpresako arlo guztietan arduratu, denen gutxieneko ezagutzarekin: finantzak, pertsonala, komertziala eta ekoizpena. Alderdi guztien bilakaeran jarri behar du arreta, eta guztiengatik arduratu. Ez soilik berari gehien gustatzen zaizkionetan, edo aditua sentitzen den horietan.
.