
Urriaren 18ko Mind Tools Newsletter bikainean, ekintzailearentzat eguneroko kudeaketarako baliogarria den artikulu praktiko bat dator. Edozein profesionalentzat ere baliagarria izan daiteke. Bere titulua: Wining by Giving. Succeeding Through Kindness (Emanaz irabazi. Arrakasta lortu adeitsua izanda), Wayne Dier-ek idatzia. Berak dioenez, gure denbora eta indarra beste batzuei emateak mesede egiten digu geuri ere, ez soilik ongi sentitzen garelako, baizik eta zoriontsuago egiten gaituelako, ekoizkorragoak, eta taldearekin zein enpresarekin konprometituago. Era berean, onura fisikoak ditu, estresa arintzeko adibidez. Eta baita depresioa bezalako gaitzak izateko aukerak gutxituz, edo bizitza luzeagoak izateko. Zentzu horretan, zerbait emateko zortzi bide erraz aipatzen ditu:
1- Besteei entzun, besterik gabe,
2- Laguntza espezifikoa eskaini,
3- Esker ona erakutsi,
4- Zaintzaile bihurtu,
5- Baliabideak partekatu,
6- Enplegatu berriei esku bat luzatu,
7- Onberatasun ekintzak ustekabean bete, eta
8- Helburu bat bilatu.
Dena den, eta garrantzitsua izan arren norberaren denbora eta indarra besteei ematea, garrantzi berdina dauka urrunegi ez joateak! Adibidez, bezero bati denbora piloa emateak nagusiari gaizki irudituko zaio, baldin eta denbora hori fakturatu ahal bada. Era berean, kideei laguntzen denbora larregi ematen bada, baliteke norberaren helburuak betetzeko denbora larregirik ez geratzea. Oreka egokia aurkitzea da garrantzitsuena besteei laguntzeko, norberaren betebeharrak eta lanak betetzen jarraituz.
.

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada