Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

miércoles, 26 de octubre de 2011

Giza ekintzaileak


Egun hauetan hainbat ekitaldi egiten ari dira On Jose Maria Arizmendiarrieta-ren omenez bere heriotzaren 35. urtemuga dela eta. Ekintzaile irudikorra, soila, eta 83.00 pertsona finantza, industria eta banaketa arloetan enplegatzen duen MONDRAGON Korporazioaren ideologo zein sustatzailea. On Jose Mariak beti aldarrikatu zuen justizia soziala, eta horretarako defendatu zuen aberastasuna sortzea eta ondoren era duinean banatzea enplegatuen artean. Enpresa sozialetan ahalik eta etekin gehien lortzea zilegi dela esaten zuen, kapitalen enpresetan egiten den bezalaxe, ekintza soziala etekinen banaketan ematen baita. Ez zuen ulertzen ekintzailetasun soziala soilik irabazi asmorik gabeko enpresetan. Nahiago zuen irabaziak lortzea, ondoren enplegua sortzeko.

MONDRAGONeko enpresa jarduera gaur egun ondoko hamar printzipioetan oinarritzen da:
1- Hezkuntza,
2- Lanaren subiranotasuna,
3- Atxikimendu askea,
4- Antolaketa demokratikoa,
5- Kapitalaren izaera instrumentala,
6- Parte-hartzea kudeaketan,
7- Elkartasuna soldatetan,
8- Elkar lankidetza,
9- Eraldatze soziala, eta
10- Izaera unibertsala.
.