Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

miércoles, 12 de octubre de 2011

Lorpen txikiekin motibatu


James Manktelowren Mind Tools aldizkari bikainaren azken alean, Harvard Business School-eko katedradunaren eta sormen arloan guru ezaguna den Teresa Amabileren artikulu interesgarri bat dator: "Progress Theory: Using Small Wins to Enhance Motivation” (Aurrerapenaren teoria: lorpen txikiaz baliatuz motibazioa hobetzeko). Steven Kramer-ekin batera 2011an argitaratu duen “The Progress Principle” (Aurrerapenaren printzipioa) liburuaren laburpena da. Idatzi ahal izateko, zazpi erakunde handietako 26 proiektu taldeetako 238 pertsonei beraien eguneroko motibazioari buruzko esperientziak era anonimoan jasotzeko eskatu zizkien. Guztira 12.000 sarrera jaso zituzten egunerokoan, eta horiek erabili zituzten pertsonen “laneko barne bizitza” aztertzeko - hots, pertzepzioak, emozioak eta motibazio mailak- eta horiek errendimenduan nola eragin zituzten jakiteko. Lorpen txikiak direla motibatzen dutenak, jabetu ziren.

Amabile eta Kramer-ek sei arlotan aurkitu zituzten zuzendari batek enplegatuei lagundu ahal izateko lorpen txikiak erdiesten:
1- Xede eta helburu garbiak ezarri,
2- Autonomia baimendu,
3- Baliabideak eman,
4- Nahiko denbora utzi,
5- Laguntasuna eta eskarmentua eskaini,
6- Pertsonei “porrot”etik ikasten lagundu
Tresna hauen erabilera sustatzeaz gain, komenigarria jendeari lorpenak ospatzen eta aitortzen, txikiak izan arren.
.