Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

miércoles, 5 de octubre de 2011

Ohiko Nobel sarietara itzulera


Stockholmeko Erret Akademia suediarreko idazkari iraunkorra den Staffan Normark-ek gaur jakitera eman duenez, 2011ko Kimikako Nobel Saria Daniel Schechtman zientzialari israeldarrak irabazi duela. Kuasi-kristalak aurkitu zituen, atomoen mosaiko azpimarragarria. Atzo eta herenegun eman dira Fisika eta Fisiologia zein Medikuntzakoak. Aurten Zientzietako sariak jaso dituzten zazpi zientzialariak, antzerako profila dute: “Gizon mendebaldarra, europar edo iparramerikarra”. Iaz eman zen aldaketa berretsi da, emakume eta ekialdeko zientzialarien gorakada moztu zuena. Hain zuzen, sormenaren mesederako oso positiboa ikusten zen gorakada..

Izan ere, azken hiru urteetako sarituen profilak honakoak izan ziren:
- 2010ean, sei sarituetatik lau arestian aipatutako profilekoak ziren “Gizon mendebaldarra, europar edo iparramerikarra”, eta beste biak “Gizon japoniarra”ren profilekoak.
- 2009. urtean, bederatzi sarituetatik, lau “Gizon mendebaldarra, europar edo iparramerikarra”ren profilekoak ziren, hiru “Emakume mendebaldarra, europar edo iparramerikarra”ren profilekoak, gizon hindutar bat, eta beste gizon txinatar bat.
- 2008an berriz, bederatzi sarituetatik, lau “Gizon japoniarra”ren profilekoak ziren, hiru “Gizon mendebaldarra, europar edo iparramerikarra” profilekoak, bat “Emakume mendebaldarra, europar edo iparramerikarra”ren profileko, eta gizon bat txinatarra.
.