Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

viernes, 7 de octubre de 2011

Rosalia eta Steve


XXI. mendeko Emakume Enpresari eta Profesionalen Elkarteak atzo Rosalia Mera-ri “Urrezko Orratza” saria eman zion. Inditex taldearen ko-sortzailea da, nahiz eta sarritan talde hau bere senar-ohi Amancio Ortegari soilik egon lotuta. Baina merituak banatzea egokiagoa dirudi. Forbes aldizkariaren 2011ko martxoko aleak zioenez, Rosalia munduko emakume aberatsenetakoa da, 3.000 milioi euroko dirutza balioesten zaiola. Hala eta guztiz, eta bere bizitzan ohikoa den anonimatutik irtenaz, ez zuen zalantzarik izan 15M mugimenduko suminduekin publikoki solidarizatzeko. Nahiz eta duela egun batzuk Menendez Pelayo unibertsitateko honoris causa doktorea izendatua izan, sekula ez du aipatzen utzi 11 urterekin utzi zuela eskola, La Maja jantzigintza dendan jostun hasteko lanean. Han lanaldi luzean ematen zituen, bista ahuldu eta eskuak jausi arte, logurak menderatuta; baina orduan ikasi zuen jostunaren ofizioa. Gaur egungo Inditex taldearen oinarrietako bat.

Hil berria den Steve Jobs-ek ere ikasketak utzi egin zituen lanean hasteko. Maiz esaten zuen, bere Stanford-eko hitzaldi ospetsuan jasotzen den bezala. Egun hauetan jende askok idatzi du edo mintzatu da bere bizitzaz eta Appleren bilakaeraz. Pertsonari buruz, gustatu zaizkigun bi ekarriko ditugu gogora:
- Jesús Banegas, Ametic-eko presidenteak: “Bera bezalako enpresariek egiten dute munduak aurrera jarraitzea. Berrituz bizi izan zen, eta behin eta berriro birsortu zen proiektu berriak ekiteko”.
- Bill Gates, Microsoft-eko sortzailea: “Steve eta ni duela 30 urtetik hona ezagutzen ginen. Eta kideak, lehiakideak eta lagunak izan gara geure bizitzaren erdian. Steve ikaragarri botako dut faltan
Apple-i buruz, hain estiman dugun Gary Hamel management-eko guruaren azterketarekin geratzen gara. Berriki amaitu duen “What matters now” (Orain axola dena) liburuan Apple ere aztertzen du. Bere laburpen bikainak “What makes Apple Apple” (Zerk egiten du Apple Apple) ez du galtzekorik, eta erabat gomendagarria da.
.