Gaurkoan etiketa multzo berri bati emango diogu hasiera, gure ustez zerbait esateko duten ekintzaile aipagarrien bideoak erakutsiz. Honako bideoan Jeff Bezos ageri da, Amazon-en sortzailea dena, eta interneten osperik handienetakoa duen gurua. Hamar minutu inguru irauten du bideoak, eta bi zatitan banatzen da. lehenengoan, bere gaztetako pasarte bat kontatzen du, hitzaldiari gertutasuna eta pertsonalismoa emateko. Eta bigarren zati bat Princeton Universiteko graduatu berriei, hots, iparamerikar unibertsitate onenetako bateko ikasle ohiei zuzendua.
Jeff Bezos-en mezuak alde batetik naturak eman dizkigun dohainei buruz dihardu, horien artean adimena aipatuz. Eta beste alde batetik, geure kabuz lortuko ditugunak jardutearen bidez, adeitasuna bezalakoak. Hausnarketa bikaina da, bizitzaren amaieran bukatzen duena, atzera begiratuko dugunean geure baitan, profesionalki zein pertsonalki hartutako erabakien egokitasuna ikusiko dugunean. Oso egokia ekintzaile batentzat.
.
Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada