
Enpresen berrikuntza maila hobetzeko era bat, hots 5 urtetan katalogoa %30tik %50ra eraberritzen duten enpresena, enplegatuei beraien ekarpen sortzailea handitzean datza. Hori egiteko motibatzeko baliabideak asko dira, baina ez gara hemen beraien banakapena edo eraginkortasuna aztertzen hasiko. Soilik Programazio Neurolinguistikaren baliagarritasunaz jardungo dugu, banakako sormen tresna bezala, enplegatu guztiei lagundu ahal dielako beraien lan jardueran. Benetan da interesgarria profesional adituen blogak jarraitzea, hala nola Mónica Pérez de las Heras-ena, eta enpresa batzuen metodoak aztertzea, adibidez Toyota, Pixar, Gore, 3M, etab, benchmarking iraunkorra eginaz..
Programazio Neurolinguistikak, edo esperientzia subjektiboaren zientziak, jende askok erabiltzen duen sormen estrategia aztertzen du. Beraz, tresna hau oso erabilgarria da pertsonen sormena non garatzen den gehiago antzemateko. Pertsona bakoitzak bere eremu propioa izan dezakeenaren arren, testuinguru ohikoenak eta unibertsalenak honakoak lirateke:
- Zirkulazioaren auto-ilarak,
- Bidaiak
- Bakardade uneak dituzten kirolak
- Ohiko egoerak,
- Asteburuak
- Ametsetatik sortu
- Ez-ohiko irakurketak.
Kasu guztietan, burmuinera ailegatzen diren ideiak idatzi egin behar dira, hasiera baten oso bidegabean eman arren. Eta ondoren, denborarekin, eremu profesionalen baten kokatzerik dagoen aztertu.
.

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada