
Martin Varsavsky da ekintzaile teknologikoen artean nire estimatuenetako bat. Eta metodikoki bere bloga jarraitzen dut, input berriak jasotzeko. Bai negozioen arloan, zein IKTetan - informazio eta telekomunikazio teknologietan, edo bere giza kezketan. Bereziki langabeziari zuzenduak direnean. Martinek ospe handia du, eta oso praktikoa da. Ehuneko ehunean errealista. Horregatik elkartu zen azken hauteskundeetako hautagaiekin, enplegua sortzeko neurriak proposatuz. Eta berriro bildu da hauteskundeak irabazi zuen alderdiaren ekonomiako aditu batekin, Cesar Montoro-rekin hain zuzen. Gaurko post bikainean jasotzen du horren berri.,
Duela egun batzuk, estatuan giza zientzietan aditu ospetsuenetakoa den Viçenc Navarroren hitzaldi bat entzuteko aukera izan nuen. Politika publikoetan aditua da, eta enplegua sortzeko hainbat proposamen egiten ditu. Beti ere datu alderagarriak erabiliz, hemengo egoera eta europar bataz bestekoa erabiliz. Edo enplegu mailan nazio onenak direnekin alderatuz, bereziki Suediarekin, ondo ezagutzen baitu han bizi izandakoa delako. Esaten eta idazten duen guztia zenbakietan oinarrituta dago, bere liburuetan argi geratzen denez. Halaber, bere web orria eta bloga bikainak dira, eta gure ustez merezi du jarraitzea. Enplegua sortzeko Varsavskyk eta Navarrok proposatzen dituzten neurriak oso bestelakoak dira, kasu batzuetan kontrajarriak, eta horretxegatik dira are interesgarriagok.
.

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada