Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

miércoles 23 de noviembre de 2011

Enpresaren balorazioa eta Goodwill


Bost urtetarako Negozio Plana egiteko orduan, eskuarki ekintzaileek Balantzean kontabilitateko liburuen balorazioa soilik hartzen dute kontuan, hasiera baten zalantzak izaten dituztelako beste formula sofistikatuagoak erabiltzeko. Hauen artean daude adibidez PER- Price Earning Ratio (Prezioen eta Mozkinen Ratioa) balioa, enpresa berria burtsan kotizatzen direnekin alderatu nahi bada. Enpresaren merkatuko balioa eta bere mozkinen arteko erlazioa neurtzen du. Antzerako formula da PCFR - Price Cash-Flow Ratio balioa, PER-aren kontzeptu paretsua, baina cash-flow-ri lotua. Mozkinak baino emaitzen joera adierazgarriagoa denean erabiltzen da.

Baina nahiz eta kontabilitateko liburuen balioa soilik erabili, Merkataritza Funtsa edo GoodWill gehitzea garrantzitsua da. Aktibo immateriala adierazteko erabiltzen da, eta horrela kontutan hartzen du bezeroen kantitate zein kalitatea, giza kapitala, zuzendariena, produktuen kokapena merkatuan, etab. Funtsean, markaren balioa. Bereziki komenigarria suertatzen da aktiboko ibilgetuak oso txikiak direnean, aholkularitza eta zerbitzu enpresetan kasu, nahiz eta izen komertzial ona izan. Kontutan hartu behar da enpresa ospetsuenetan ere, Mercedes edo General Motors-en kasuetan adibidez, aktiboko balio nagusia izaten dela, ibilgetua, altxortegia edo izakinen gainetik.
.