Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

viernes, 4 de noviembre de 2011

Hauteskundeak eta ekintzailetasuna


Gaur hasi da Espainiako hauteskunde kanpaina, alderdi nagusien inguruan ardaztuta, sozialista eta popularra. Badirudi gai nagusia ekonomia izango dela, bost milioi langabetu dauden estatuan bestelakorik espero ezin daitekeelako. Eta lanpostuak sortzeko ikusi ditugun proposamen komunen artean, ekintzailetasuna sustatzean bat datoz. Ados gaude, baina ez dugu uzte langabeziaren arazoa konpontzeko irtenbidea denik. Izan ere, Hemengoa baino langabezi tasa txikiagoa duten herrialde guztietan barne-ekintzailetasuna edo ekintzailetasun korporatiboa sustatzen baitute. Beraz, dauden enpresetan ekintza bereziak egiten dituzte, enpresa berriak sortzen laguntzeaz gain, bereziki mikro-eteak hasieran.

Global Entrepreneurship Monitor (GEM) ikerkuntza akademikoko irabazi asmorik gabeko partzuergo bat da, eta bere helburuen artean dago publikoari goi mailako informazio ematea da, mundu mailako enpresena. 1999an hasi zituen bere azterketa alderatuak 19 nazioetan, eta gaur egun 59tara ailegatzen da, handiena izanik arlo honetan. USAko Babson University eta UKko London Business School-en lidergoarekin aritzen da. Nazioen arteko ekintzailetasun indize ezberdinak alderatzen baldin badira, Espainia baino indize txikiagoak eta handiagoak dituztenen artean honakoak aurki ditzakegu:
- Txikiagoak: Belgika, Japonia, Alemania, Suedia, Finlandia, Danimarka, Frantzia, Holanda, Irlanda, Mexiko, Errusia, Eslovakia, Hungaria, UK eta Kanada.
- Handiagoak: Norvegia, Grezia, Kroazia, Txekia, USA, Australia, Txile, Argentina, India, Brasil, Txina, Jamaika, Kolonbia, eta latinoamerikar beste estatu batzuk.
.