
Harvard Business School-eko Working Knowledge aldizkari bikainaren azken alean artikulu interesgarri bat argitaratzen da: The Most Powerful Workplace Motivator (Lan-lekuko motibatzailerik ahaltsuena), Ian L. Larkin-ek idatzia. Ekintzaile zein zuzendari askok diotenez, enplegatuek erabaki zentzuzkoak hartzen dituzte beraien legezko interesak defendatzeko. Baina Larkinen arabera, benetan pertsona bati motibatzen diona bereziki bere paretsuekin alderatzea da, eta horien errekonozimendua jasotzea. Horrela, kontzeptu giltzarriak honakoak dira:
* Lanpostuko motibaziorik garrantzitsuena, gure laneko jarduera besteen jarduerekin alderatzeko joera naturala da.
* Saltzaileek aparteko dirua jasotzeko aukerari muzin egingo diote, horrekin beraien lankideen onespen positiboa jasotzen baldin badute.
* Sare sozialen garai honetan, enplegatuak gero eta gehiago partekatzen dute soldaten informazioa. Ordainketa planak egiterakoan, ekintzaileek kontutan hartu beharko dute errealitate hori.
Antzerako ildoa zerabilen David Freemantle adituak "Pizgarri faktorea” bere liburuan, honako puntuak aipatuz:
- 17 pizgarri multzo daude, eta lehena ideal bat jarraitzea da.
- Barnetik datorren energia da motibazioa, gehi norberaren norabidea, eta nahi den emaitzara zuzenduko da.
- Motibazio guztiak auto.motibazioak dira. Ez dago beste motarik.
- Edozein motibazio denboran mugatua da. Motibazioa eta desmotibazioa espektro beraren bi ertzak dira.
- Motibazioa espezifikoa da, eta ez orokorra.
- Jendea motibatu ala desmotibatu egin daiteke era batera (oztopoak sortzen badira)
- Motibazioa ez da zoriontasunaren baliokide, edo borondate onarena.
- Motibazioa akuilatu egin behar da, ez dator utzikeriatik.
- Logikak, arrazoiak eta arrazonamenduak ez dute motibazioa pizten.
- Pizgarria ez da dirua, baizik eta diruak eskaini dezakeena.
.

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada