
Nire gertuko ingurune industrialean, 2010 benetan urte bikaina izan zen enpresa batzuentzat, Fagor Ederlan, Orkli, etab, errekorrak gaindituz salmenta zein irabazietan. Bereziki automobilgintza eta osagai industrialen sektoreetan. Beraien “A” bezeroak atzerrian daude, Alemania, Txina ea Brasil bezalako estatu sendoetan. Aurtengo 2011 hau oraindik hobeagoa izaten ari da hainbat enpresetan, eta iaz lortutakoa txiki utziko dute. Giltzarria esportazioak izaten jarraitzen du, bai zuzena zein bitarteko filialen bidez egindakoa.
Azken aldi honetan aztertzen ari garen ekintzaile berrien Negozio Planak ezaugarri jakin batzuk dituzte, eta horietako bata da Salmenta Tauletan ia inoiz ez dela lehenengo urtetik esportatzea aurreikusten. Badirudi hobe dela hasiera baten merkatu nazionalean sendotasuna lortzea eta salmenta-oinarria gertuko bezeroekin erdietsi ondoren, atzerrira joan hirugarren edo laugarren urtean. Peter Panen Sindromearen lehen zantzua da, txikiak izatea hasieran, merkatu anbizioan bederen. Ziurrenik akatsa da, produktu inpertsonal ugari dagoelako, jatorria azaltzea axola ez dena, horrek eskaintzen duen aukerarekin. Horrela egin zuen Pau García Milá ekintzaile gazteak: “Ona izan behar duzu. Hemen desberdina izan behar zara, baina munduan aritzeko ona izan behar zara. IBMk idatzi zigunean, non geunden jakin gabe egin zuen. Garrantzitsuena kodearen kalitatea zen.”
.

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada