
Springwise negozio berrien aldizkari bikainaren azken alean, ideia batzuk benetan erabilgarriak eta egingarriak daude. Bat aukeratzerakoan, arrakasta handia izango duelakoan gaudenetako hau da: oinetakoei GPSa txertatzea, Alzheimerra duten pertsonen mugimenduak monitorizatzeko, horrela beraien familiei lagunduz kokatuta edukitzeko ateratzen direnean. Duela bizpahiru hilabete KKDI konpainia japoniarrak antzerako gailu bat diseinatu zuen, eta oraingoan, helburu paretsuarekin, GTX Corp enpresa amerikarrak oinetako bat diseinatu Alzheimerren gaixoentzat espezifikoki, orpoan txertatutako GPS kokapen gailu batekin. Hasierako ideia umeen oinetakoei ipintzea zen, baina kontutan hartuta USAn 5 milioi pertsona daudela Alzheimerra dutenak, merkatu horretara bideratu dira.
Etorkizun handiko esparrua da, eta ez soilik umeen edo nagusien merkatuetan. Beste hainbat erabilera interesgarri ere aurki daitezke, hala nola:
- Mendiko oinetakoak. Jendea sarri galtzen da mendian, erlainoa sartu delako edo bidegurutzetan nahastu egiten delako.Era berean, istripuetan errazago aurkituko lirateke kokalekuak.
- Eskiatzeko botak. Lehen aipatutako arrazoi berdinengatik.
- Kirolarien zapatilak, zikloturistenak, footing edo luzapen handietan aritzen diren lasterkarienak, maratoilariak, etab.
- Arrantza zaleak, ehiztariak, perretxikotan aritzen direnak, xendazaletasuna dutenak, etab.
- Itsasoko kiroletan dabiltzanak, etab.
.

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada