
Fon bezalako enpresen sortzailea den Martin Varsavsky ekintzaile teknologikoari jarraitzeko ohitura hartua daukat. Lantzean behin bere mintzaldi teknologikoak, informatika zein komunikazioak eta gadgetak, alde batera uzten ditu, eta enplegua sortzeko proposamen ausartak egiten ditu. Eskuarki oso ideia egokiak izaten ditu, eta aste honetako post baten 25 aztertzen ditu. Laburbilduz, honakoak dira:
1- 2012an enplegatzen diren pertsonengatik enpresek ez ditzatela giza kargarik ordaindu.
2- Langabezia %12tik jaitsi arte, kaleratzearen kalte-ordaina gobernuak berma bezala.
3- Enpresa berrientzat kreditua eskuragarri izatea.
4- Farmazia bat zabaltzea erraztea.
5- Notario bilakatzea erraza izatea.
6- Startup-entzat enplegu erregimen berria sortzea.
7- Gida-baimena lortzea errazagoa izatea.
8- Itsasontzi eta hegazkinen matrikulazioko %12ko zerga kentzea.
9- Enpresaren eta enplegatuen artean erretiro adina negoziatzen uztea.
10- Maizterren eta ugazaben artean errentaren baldintzak negoziatzen uztea.
11- 50 milatik gorako soldata duten pertsonei immigrazio paperak 30 egunetan ematea.
12- Sektore pribatuan lana gora doanean, sektore publikoan gutxitu.
13- Gastu militarra zorrotz jaitsi.
14- Zentro medikura e egiten edozein bisita 6 euro kobratu.
15- Jabetzaren zergak %20n handitu.
16- 2000cc edo gehiago dituzten automobil guztiei zergak jaso.
17- Tabakoaren eta edari alkoholdunen zergak jaso.
18- Denden zabaltzeko ordutegiak aske utzi.
19- 1000m2ko etxeak eraikitzen utzi.
20- 90 egun azpitik egiten diren udako lanentzat sailkapen berezi bat egin.
21- Britainia Handiko bertakoak izan arren helbideratuta ez daudenen erregimen fiskala kopiatu.
22- Enpresen eta pertsonen iruzur fiskala maila guztietan kontrolatu.
23- Droga arinen salmenta legalizatu eta zergak kobratu.
24- Hipotekei buruzko legeak aldatu.
25- Energiari buruzko zerga progresibo bat ezarri.
.

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada