Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

viernes, 23 de diciembre de 2011

Nazio ekintzailea: Israel


Adiskide ona eta profesional hobea den Ivan Marcos-ek oporraldi hauetarako honako liburu hau uzi dit “Start-up Nation. The story of Israel’s Economic Miracle” (Nazio ekintzailea - Nazio Start-up. Israelgo mirari ekonomikoaren historia). 2011.go irailean argitaratuta dago, eta Israelgo jarduera ekintzailearen historia eta gaurko egoeraren laburpen bikaina jasotzen du. 7’1 milioi biztanle izanik, NASDAQ-en Europa osoak baino enpresa gehiago ditu. Bestalde, 2008an bi bilioi dolar erakarri zituen arrisku kapital eran inbertsioetarako, Google, Cisco, Microsoft, Intel, eBay, etab bezalako enpresengandik. Pertsonalki Israelen bilakaera 1985etik jarraitzen dut, FAGORen zuzenean parte hartu nuenean oinarri teknologikoko “Laser Melis” Start-up sortu genuenean, CEI Saiolan inkubagailuaren bitartez. Potentzia ertaina eta altuko laserrak ekoizten zituen Israelgo enpresa batekin bazkide ginen, bakoitzak %50eko akzioekin, eta pieza konplexuen mekanizaziorako erabiltzen ziren. Liburuak antzerako enpresen adibide ugari azaltzen ditu, beti ere zientzian, teknologian eta berrikuntzan oinarrituta daudenak.

Nekeza da lerro batzuetan arrakastaren giltzarriak laburbiltzea, baina batzuk jasoko ditugu:
- Narratiba sionista gauzak sortzean oinarritzen da,
- Kulsterrak izatea (Michel Porterren eredukoak), unibertsitate, enpresa handiak eta start-upen artean. Eta elikatzen diren inguruko ekosistemen maila: hornitzaileak, ingeniaritzak, arrisku kapitalen erakundeak, etab.
- Militarren eta beraien eliteko unitate teknologikoen I+G+b, soberakinak eremu zibilera itzultzen baitira,
- Derrigorrezko soldadutzan jasotzen duten lidergo, talde lanaren eta helburu komunen trebetasunen zentzua,
- Nazio arabiar “etsaiez” inguratuta egoteak ematen dien gainditze izpiritua,
- Israelgo politiko eta enpresari historikoen lidergo eredu pertsonala,
- Etorkin kualifikatuen bolada ezberdinak. Baliabiderik gabe ailegatzen ziren, baina heziketa bikainarekin,
- Porrotaren errekonozimendua start-upen sistemaren parte bezala hartzea, arrakasta lortu ez duten ekintzaileak estigmatizatu barik,
- Anbizio onuragarri eta handia, enpresa globalak sortzeko pentsamoldeaz,
- Bakarkako zein nazio moduko biziraupen nahia,
- Beraien adimen eta lanerako ahalmen garaia, oinarrizko zientziatan eta aplikatuetan. Mundu osoan bizi diren 12 milioi juduen artean, 169 Nobel Sari jaso dituzte!
- Elkartasun sozialaren sentimendua, eta nazio baten eraikuntzan parte hartzearena, norberaren proiektu pertsonalaren gainetik.

Aurtengo postekin amaitzeko, guztioi GABON ZORIONTSUAK ETA AUKEREZ BETETAKO 2012a opa dizuet.
.