Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

viernes, 23 de diciembre de 2011

Nazio ekintzailea: Israel


Adiskide ona eta profesional hobea den Ivan Marcos-ek oporraldi hauetarako honako liburu hau uzi dit “Start-up Nation. The story of Israel’s Economic Miracle” (Nazio ekintzailea - Nazio Start-up. Israelgo mirari ekonomikoaren historia). 2011.go irailean argitaratuta dago, eta Israelgo jarduera ekintzailearen historia eta gaurko egoeraren laburpen bikaina jasotzen du. 7’1 milioi biztanle izanik, NASDAQ-en Europa osoak baino enpresa gehiago ditu. Bestalde, 2008an bi bilioi dolar erakarri zituen arrisku kapital eran inbertsioetarako, Google, Cisco, Microsoft, Intel, eBay, etab bezalako enpresengandik. Pertsonalki Israelen bilakaera 1985etik jarraitzen dut, FAGORen zuzenean parte hartu nuenean oinarri teknologikoko “Laser Melis” Start-up sortu genuenean, CEI Saiolan inkubagailuaren bitartez. Potentzia ertaina eta altuko laserrak ekoizten zituen Israelgo enpresa batekin bazkide ginen, bakoitzak %50eko akzioekin, eta pieza konplexuen mekanizaziorako erabiltzen ziren. Liburuak antzerako enpresen adibide ugari azaltzen ditu, beti ere zientzian, teknologian eta berrikuntzan oinarrituta daudenak.

Nekeza da lerro batzuetan arrakastaren giltzarriak laburbiltzea, baina batzuk jasoko ditugu:
- Narratiba sionista gauzak sortzean oinarritzen da,
- Kulsterrak izatea (Michel Porterren eredukoak), unibertsitate, enpresa handiak eta start-upen artean. Eta elikatzen diren inguruko ekosistemen maila: hornitzaileak, ingeniaritzak, arrisku kapitalen erakundeak, etab.
- Militarren eta beraien eliteko unitate teknologikoen I+G+b, soberakinak eremu zibilera itzultzen baitira,
- Derrigorrezko soldadutzan jasotzen duten lidergo, talde lanaren eta helburu komunen trebetasunen zentzua,
- Nazio arabiar “etsaiez” inguratuta egoteak ematen dien gainditze izpiritua,
- Israelgo politiko eta enpresari historikoen lidergo eredu pertsonala,
- Etorkin kualifikatuen bolada ezberdinak. Baliabiderik gabe ailegatzen ziren, baina heziketa bikainarekin,
- Porrotaren errekonozimendua start-upen sistemaren parte bezala hartzea, arrakasta lortu ez duten ekintzaileak estigmatizatu barik,
- Anbizio onuragarri eta handia, enpresa globalak sortzeko pentsamoldeaz,
- Bakarkako zein nazio moduko biziraupen nahia,
- Beraien adimen eta lanerako ahalmen garaia, oinarrizko zientziatan eta aplikatuetan. Mundu osoan bizi diren 12 milioi juduen artean, 169 Nobel Sari jaso dituzte!
- Elkartasun sozialaren sentimendua, eta nazio baten eraikuntzan parte hartzearena, norberaren proiektu pertsonalaren gainetik.

Aurtengo postekin amaitzeko, guztioi GABON ZORIONTSUAK ETA AUKEREZ BETETAKO 2012a opa dizuet.
.

miércoles, 21 de diciembre de 2011

Liburu berriaren esaldiak


2012. urtean, azken hilabeteotan amaitzen nabilen “Negozio Plana praktikan” liburua argitaratua izatea espero dut. Kapituluen sarreretan honako esaldiak jasotzen dira:

- “Bizitzan helbururik ez baduzu, beste norbaiten helburuak beteko dituzu”
Xesco Espar, Bartzelonako eskubaloi taldeko teknikari ohia.

- “Jakintsua isilik dago, berritsuak ez daki”
Lao Tse, Kristo aurreko V. mendeko filosofo txinatarra.

- “Estrategiarik ez duen enpresak, edozer gauza egiten saiatuko da”
Michael Porter, Managementeko gurua.

- “Garaipena aurreikusi ahal izateko bost puntu daude:
1. Noiz eta nola borrokatu dakienak irabaziko du.
2. Indar handiagoak zein txikiagoak erabiltzen dakienak irabaziko du.
3. Helburu berdinak lotzen dituzten gizonak dituenak irabaziko du.
4. Ondo prestatuta eta zelatan dagoenak irabaziko dio ondo prestatuta ez dagoen arerioari.
5. Jeneral prestuak dituenak irabaziko du."
Sun Tzu, 500 urte Kristo aurretik bizi izan zen jeneral txinatarra, eta enpresa-estrategen inspiratzailea.

- “Lidergo eraginkorra ez da hitzaldiak ematea edo maitatua izatea; lidergoa emaitzak adierazten dute, ez atributoak”
Peter Drucker, Managementeko gurua.

- “Gezurra da guk egindakoa inork ezin duela egin”
Guy Kawasaki, Ekintzailetasuneko gurua.

- “Talde sortzaileen benetako askatasuna, ideiekin saiakuntzak egiteko askatasunean dago. Eszeptiko batzuk berrikuntza garestia dela diote behin eta berriz. Epe luzera, berrikuntza merkea da. Garestia kaskarkeria da”
Tom Kelley, IDEOko Zuzendari Nagusia.

Arrakasta eta porrota saritu, nagikeria zigortu”
Tom Peters, Managementeko gurua.

- “Lan jarraian soilik sinesten dut. Arrakasta azkarra bakarrik gutxi batzuen esku dago, askok berehalako jauzia bilatu arren”
Carlos Barrabés, Ekintzaile arrakastatsua.

- “Ahal dute, ahal dutela uste dutelako”
Virgilio, Kristo aurreko I. mendeko poeta erromatarra.

- “Lidergoa, igeri egitea bezala, ezin da ikasi soilik gaiari buruz irakurriz”
Henry Mintzberg, Managementeko gurua.

- “Artista ez da pertsona berezi bat. Pertsona bakoitza da artista mota berezi bat”
Michael Michalko, Enpresen sormenaren gurua.

- “Ezin dugu sormendun ekonomia sendo bat mantendu, gizarte hautsi eta inkoherente baten”
Richard Florida, Sormenaren gurua.

- "Benetako meritukraziaren kultura sustatu behar da, gaituenen esfortzua baloratzen ahalegintzen delako, eta ez oztopatzen"
Juan Roig, Ekintzailea eta Mercadonako sortzailea.
.

viernes, 16 de diciembre de 2011

Ferran Adriá eta sormena

Ferran Adriá sukaldari entzutetsuaren El Bulli jatetxea, munduko onena bezala hartua izan da urte askotan. Eta horrela aitortu diote aldizkari eta gidaliburu gastronomikoak aho batez. Honako bideo bikainean bere “Sormena ez kopiatzea da” ikuspegia azaltzen digu.


Ferran Adriá y el Bulli

Adriák zintzotasun osoz eta apaltasun handiz hitz egiten digu, berean ohikoa den bezala. Bere hastapenak adierazten digu, 9.000 lan askoko egunak urratsez urrats, estrategia, kasualitatea, zortea, bilaketa, eta edozein profesionalen anbizio egokia. Sen onaren eta talentuaren ikasgai bikaina.
.

miércoles, 14 de diciembre de 2011

Aurrekontuak Online telefonoz


Springwise aldizkari bikainaren azken alean datorren negozio berrien ideietako bat “Body Shop Bids” da. Chicagon kokatutako linean eta mugikorrean dagoen plataforma izanik, auto-gidariei matxuren konponketen aurrekontuak eskatzea ahalbideratzen dizkie, tailerretara mugikorrarekin ateratako argazkiak bidaliz. Hasieran karrozerien konponketara soilik mugatzen zen. Mugikorrarekin argazki batzuk atera ondoren, tailer egokietara bidaltzen ziren, VIN zenbakiarekin eta kalteen deskribapen labur batekin. Baina ondoren, zerbitzua ibilgailuen konponketa guztietara hedatu da.

Auto-gidariek ordenagailua edo tableta bat erabiliz egin dezakete hau, eta mugikorren aplikazio bat eskura dago iPhone eta Android-entzat. 24 ordura, erabiltzaileek tailerren aurrekontuen kalkuluak jasoko dituzte posta elektronikoz. Era honetan aurrekontu egokiena aukeratu ahal izango dute. Batezbesteko aurrezpenak % 30era ailegatzen dira. Ekainetik dago abian, eta 160 tailerrek eskaintzen dute dohaineko zerbitzu hau. Dagoeneko, 1,5 milioi konponketa aurrekontu egin dituzte hasierako bost hilabeteetan. Etorkizunera begira, Los Angeles-era eta USAko beste hainbat hiriburuetara The Body Shop-en zerbitzua zabaltzeko asmotan dabiltza.
.

viernes, 9 de diciembre de 2011

Steve Jobs-en hiru puntuak

Ondorengo Steve Jobs ekintzaile ospetsuaren 14 minutuko hitzaldia, Stanford Universityko diploma banaketako ekitaldikoa da, historiako 10 onenen artean sailkatua dagoena.



Bere bizitzako hiru puntu giltzarrietan eskaintzen duen iraunkortasun irakaspena, jarraitzeko moduko eredua da. Oztopo pertsonal zein profesionalak gainditzen ikastea, eta une oro hobetzeko eta negozio berriak sortzeko anbizio sanoa mantentzea, horixe da bideoak aditzera ematen duena. antzematen dena. Azkenean, minbiziaren hirugarren puntuak gainditu egin zuen, baina ez borrokatu gabe, eta ekintzaile guztientzat eredua izan den jarrera pertsonal baikorra utzi gabe.
.

miércoles, 7 de diciembre de 2011

Gantt-en diagrama


MindTools management-eko aldizkari bikainaren azken alean, “Gantt Charts. Planning and scheduling more complex projects” (Gantten Diagramak. Proiektu konplexuagoak planifikatzen eta aztertzen) artikulu interesgarria jasotzen da. Bertan diote Gantt-en diagramak tresna baliagarriak direla, honako ezaugarriengatik:
- Betetzeko dauden zereginak planifikatzen laguntzen dutelako,
- Programaziorako oinarria direlako, zeregin bakoitza noiz bete behar den zehaztuz,
- Proiektua osatzeko premiazkoak diren baliabideen esleipenak planifikatzen laguntzen dute, eta
- Data jakin baterako bete behar den proiektu baten ibilbide kritikoa erabakitzen laguntzen dute.

Hain zuzen, Negozio Planaren bete beharreko lehen puntuetako bat aipatutako diagrama da, egutegia atxikiz Indizeko arlo bakoitzari:
1- Laburpen exekutiboa,
2- Osotasuna eta ideia,
3- Taula ekonomikoak,
4- Marketing plana,
5- Ekoizpen plana eta prototipoaren eraketa,
6- Pertsonen plana, eta
7- Negozioaren jaulkipena.
Negozio Plana guztiz osatuta egoteak, hilabete batzuetatik urte t’erdirako lana eskatzen du, produktuaren arabera eta Plana egiten duen ekintzaile taldearen arabera. Horregatik, bere garapenean zehar egokitua izan beharko da, komeni den bezainbestetan, diagramaren planifikazioa jarraituz.
.

viernes, 2 de diciembre de 2011

Rusticae-ren ekintzaileak

Ekintzailetasuna taldean eramatearen adibiderik onenetakoa, Rusticae-ren sortzaileena da, Carlota Mateos eta Isabel Llorens. Kasuaren ezohizkotasuna, negozioaren arrakastaz gain, elkar-lana mantentzen dutela da.


Sarritan gertatzen da negozio berriak bi, hiru edo lau pertsonen taldetan sortzea. Hasieran adiskidetasunean eta kideen osagarritasunean oinarritzen da guztia. Baina denborarekin, desadostasunak sortzen dira, negozioaren ikuspegi estrategikoan edo gai ekonomikoetan. Eta hasierako elkarteko partaideak banandu egiten dira. Carlota eta Isabelek elkarlana mantentzen jarraitzen dute, eta horren errekonozimendua merezi dute.
.