Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

viernes, 13 de enero de 2012

Bizkortzaileak eta business angels-ak


Ekintzaileak aldizkari bikainaren urtarrileko alean, “Business Booster. Aceleradora de “e-pymes” (Business Booster. e-Eteen bizkortzailea) artikulu interesgarria argitaratzen da. Valentziako Business Booster enpresari buruzkoa da. Internetera edo mugikorretara zuzendutako negozio ideiak sustatzen ditu, eta ekintzaileen ideiek arrakasta lor ditzaten saiatzen da. Bere eginkizunetako bat inbertsioen eramailea izatea da, business angels- aurreko faseak kokatuz. Inbertitzaileak joaten diren ekitaldiak antolatzeaz gain, hazi kapital funtsa dute. Enrike Penichet sortzaileak dioen bezala “Ideia bat hartu ondoren, inbertitzaileengana baldintza onetan ailegatu dadin bizkortzen dugu”.

Negozio Plan bat eratzeko orduan, ekintzaileak Finantza plan bat ere egitea komenigarria da. Bertan, oreka bilatu beharko du baliabide propioen, epe luzeko besteren baliabideen,eta epe motzeko besteren baliabideen artean:
* Baliabide propioen finantzazioa: kapitala, auto-finantzazioa, etab.
* Besteren baliabideak: bankuak, kutxak, hazi kapitala, business angels, etab.
Eta kanpoko finantzazio desberdinen ehunekoak orekatu egin behar dira. Guztiak izango dute negozioa errentagarria izateko interes handia, baia horrez gain, business angelsak administrazio kontseiluan parte hartuko dute, aholkularien funtzioak betez. Mercadonaren azken Memoriaren aurkezpenean, Juan Roig sortzaile eta Presidenteak administrazio kontseiluan partaide independenterik ez zuela adierazi zuen “Nire aitak zioenez, soilik dirua arriskuan jartzen duenak ematen du aholku onak”.
.