
Harvard Business School amerikarrak argitaratzen duen Working Knowledge aldizkari bikaineko gaurko alean, artikulu interesgarri bat dator “Beyond Heroic Entrepreneurs” (Ekintzaile heroikorengandik haratago). Julie Battilana eta Lee Mateo burutzen ari diren ikerketaren aurretiazko ondorio batzuk, honako jazoerak erakusten dizkigute:
- Giza ekintzaile askok inguruneko hobekuntzetara bideratzen dituzte beraien ahaleginak, aldaketa globalera baino, eta
- Gero eta gehiagok egitasmo sozialetarako finantzazioa, bide komertzialetan bilatzen dute, karitatezko dohaintzei begira geratu beharrean.
Gertaera hau mundu osoan ematen da. Zeren eta, nazio aberats eta txiroen artean ez dago nazio horren adinean, edo baliabide naturaletan, edo adimen intelektualean, edo leinuan zein azalaren kolorean. Adibidez, Japoniaren lurraldearen %80a menditsua da, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako desegokia. Eta Suitzaren kasuan, kakaorik ez du ereiten, eta munduko txokolaterik onena du; urteko lau hilabetetan soilik lantzen du lurra animaliak hazteko, baina esne-produkturik onenak ekoizten ditu. Non da, beraz, desberdintasuna? Herriaren kontzientzia mailan, bere izpirituan, bere heziketa eta kulturan. Guzti horiek, inguruko komunitateko kontzientzia kolektiboan eratzen dira. Eta ondo antolatuta, mikro-estatutan bilakatzen dira, gehienak bizitzako oinarriak hauek landuz:
1. Etika, funtsezko printzipio bezala,
2. Zuzentasuna,
3. Erantzukizuna,
4. Errespetua lege zein araudiekin,
5. Errespetua beste herritarren eskubideekin,
6. Lanerako grina,
7. Inbertitzeko ahalegina,
8. Hobetzeko gogoa, eta
9. Puntualtasuna.
.

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada