Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

miércoles, 4 de enero de 2012

Helburuak ezarri


Mind Tools Newsletter aldizkari bikainaren 2012.eko lehen alean, artikulu egoki bat dator urteari hasiera emateko: “Eight Common Goal Setting Mistakes. Achieving Your Dreams the Right Way” (Helburuak ezartzerakoan egiten diren zortzi akats ohikoak. Ametsak era egokian lortuz). Artikulu interesgarri hau Migel Angel Buonaroti errenazimenduko artista italiarraren esaera batekin hasten da: “Gutariko gehienon arrisku nagusia, ez da izango ezarriko dugun helburua altuegia izango dela eta ez garela ailegatuko, baizik eta baxuegia izango dela, eta talka egingo dugula berarekin.”

Artikuluan giltzarri bezala hartzen da, helburu barik bizitzea ibilbidea planifikatu gabeko itsasontzi baten nabigatzea bezala dela: ziurrenik nahi ez dugun tokiren batera ailegatuko da. Beraz, premiazkoa dugu geure helburuak ezartzea, garatuak izan daitezen eta horrela geure ametsak bete. Baina komenigarria da, baita, akats ohikoenak bidean ekiditea. Bestela, adoregabetu egingo gara, edo zalantzan jarriko dugu geure trebetasunak, finean uko egiteraino. Berri ona beste hau da, helburuak lortzea posible dela, zortzi akats ohikoenak ezagutzen baldin baditugu. Akatsok hauek dira:
- Errealistak ez diren helburuak ezartzea,
- Arlo gutxiegitan ardaztea,
- Amaitzeko behar den denbora gutxiestea,
- Akatsez ez jabetzea,
- “Beste pertsona batzuen” helburuetan aritzea,
- Aurrerabide maila ez berraztertzea,
- Helburu negatiboak eratzea, eta
- Helburu larregi ezartzea.
.