Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

viernes 20 de enero de 2012

Negozio Plan bat ondo aurkezteko


Ekintzaile batek Negozio Plana aurkezten duenean, ideia bat saltzen ari da, negozio berri baten proiektua. Eta bera pertsonalki inplikatu behar da salmenta horretan, aurkezpenari garrantzia handiena emanaz. Adibide bat jartzearren, Hollywoodeko pelikulen ezaugarrietako bat zera da, ekoizten adina diru inbertitzen dutela sustatzen. NParen aurkezpenetan, bi aukera eman daitezke, laburra eta lasaia:
A) 55 segundotan, hots, “Elevator pitch” edo igogailuaren formatuan. Ekintzailea gai izan behar da 55 segundotan entzulearengan interesa pizteko.
B) 10 minututan. Ekintzaileak power pointa erabiltzeko aukera izango du.

Badira Mónica Pérez de las Heras bezalako adituak, aurkezpen eraginkorrak nola egin maisuki azaltzen dutenak. Baina horrez gain, NParen lau arlo nagusiak azpimarratzea komeni da:
1- Finantza arloa: Oso taula soilak aurkeztu. Derrigorrezko lau taulak garrantzi paretsuarekin aurkeztu. Ustiapen kontuan Marjina Gordinaren eta Emaitzaren Salmentekiko %ak azpimarratu. Kapitalaren premia erakutsi, eta bera itzultzeko aurreikuspena.
2- Marketing arloa: Negozio berriak sortzen duen balio erantsia agertu. Merkatuan jadanik dagoenarekin ezberdintasunak agertu. Lortu daitekeen merkatu eremu bat dagoela azaldu. Negozio berriaren aukera erakutsi.
3- Ekoizpen arloa: Produktuaren eta ekoizpenaren berrikuntzak agertu. Inbertsioak laburki azaldu, makineria zein ekoizpen prozesuak. Balio katea aurkeztu, eta hornitzaileekin izango diren harremanak. Kalitatearen puntu nagusiak aipatu, eta erabiliko diren tresnak.
4- Pertsonal arloa: Ekintzailearen eta taldekide nagusien CVak agertu. Kudeaketa eredua azaldu eta garatu. Ordainketa politika laburki erakutsi. Lidergoaren eremuak eta talde lanen sorrerak azaldu.
.