Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

viernes 27 de enero de 2012

Sormena, moda eta enpresariak


Urtarrilean ospatu da Oviedon “XXI. mendeko kultura” ekitaldia, aurtengoan modari eta arteari zuzendua. Bertan hizlari parte hartu zutenen artean, asko estimatzen ditugun bi ekintzaile zeuden, Enrique Loewe eta Purificación García. Estatuan goi standing-eko modako markarik garrantzitsuenetakoa den Loeweko presidenteak zioenez, modaren arazo nagusienetako bat enpresari falta da, industria hori era lehiakorrean garatzeko gai izango direnak. Sortzaileak eta diseinatzaileak “pertsona orkesrta” izaten direla argudiatu zuen, negozioaren atal guztiak beraien menpe edukitzea nahi dutenak, sormen arlotik komertzialeraino. Horren ondorioz porrotak egoten dira, moda negozio bezala ez hartzeagatik. Antzera mintzatu zen Purificación García,
modaren arlo sortzailea eta enpresariala uztartzea zaila dela zioenean. Bere ustez, orokorrean sortzaileak apaltasun gutxi izaten dute, eta egoa berriz oso jasoa.

Modaren kasua ekintzaile askori gertatzen zaie. Negozio osoa kontrolatzen nahi dutenak izaten dira, hasierako urteetan zehazki beraiek esandakoa betetzeko, horrela proiektuaren arrakasta bermatzeko. Baina indarrak horrela dibertsifikatzea, delegatu eta azpikontratatu barik, akatsa izan daiteke. Zentzuzkoagoa da hasieratik zuzendari trebe bat jartzea, talde profesional bat izango duena negozioaren arlo bakoitzean, ekintzaileak berak soilik menperatzen dituen gaietan arreta jarriz. Eta Tom Peters managementeko guru ospetsuak dioenari jarraituz, eskuarki arrakasta txiripaz ematen, baizik eta taldeko kideek bikaintasunerako bi ezaugarri betetzen dituztenean: Talentua izatea eta Lan asko egitea.
.