
Egun hauetan MPS pulbimetalurgia alorreko oinarri teknologikoko start-up bat bisitatu dut. Duela lau urte sortu zen ikerketa teknologi zentro ospetsu batetik. Orain dela bi urte arte, negozio berria bi ekintzailek zuzentzen zuten, bata gerentea eta bestea zuzendari teknikoa zirela. Eta akziodunen artean, aipatutako zentroa gehi arrisku kapitaleko bi erakunde zeuden, bata publikoa eta pribatua bestea. Baina sarri gertatzen den legez, prototipotik industrializaziorako jauzia neketsua izan zen, kostu asko sortuz. Horren ondorioz, ekintzaileek bazkide finantzarioekin zituzten harremanak urruntzen joan ziren. Eta duela bi urte gerenteak enpresa berria utzi egin zuen, beste profesional bikain batek ordezkatuz. Eta akziodunen artean multinazional txiki bat sartu zen, bere know-how teknologiko zein enpresarialaren ekarpena eginaz.
Henry Etzkowitz-en helize hirukoitzaren garapen ekonomikoa, inguruneko hiru eragileen sinergiatan oinarritzen da: Administrazioa, eragileak eta enpresak. Jadanik dagoenaz ahalik eta gehien baliatzean dago giltzarria, beste batzuk eraginkorragoak diren arazoak konpontzen hasi barik. Nola jokatzen du MPSk?
1) Administrazioa: administrazioak sustatutako industrialdea baten kokatuta dago, eta ahal duen neurrian, I+G+bko laguntzei eta arrisku kapitalaren sozietate publikoaren finantzazioari onurak ateratzen dizkie,
2) Eragile teknologikoak: aipatutako jatorrizko zentroak, akziodun izaten jarraitzeaz gain, bere know-how zientifiko zein teknologikoaren ekarpena egiten jarraitzen du, eta
3) Enpresak: balio katearen hornitzaileekin eta bezeroekin elkarlanean ari dira. Baina ez zuten sektore bereko teknologi aliantzarik egin hasieratik, ez eta join-venturerik. Ondorioz, start-uparen garapenaren finkatzea eta mozkinetan sartzea atzeratua izan da.
.

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada