Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

miércoles, 29 de febrero de 2012

Benetako adituak izan

Gaurko bideoan Larry Pagek, Googleren sortzailea Sergey Brin-ekin batera, enpresa bikain bat sortzeko bere ustezko bi gauzarik garrantzitsuenei buruz ariko da. Michigango Unibertsitateko informatika irakasle baten semea, 6 urterekin zaletu zen ordenagailuetan. Injinerutza informatikoa ikasi zuen, eta Silicon Valleyn kokatuta dagoen Stanford Universityn doktoretza egiten zihardutenean ezagutu ziren Larry eta Sergey. Beraz, urte asko zeramatzaten informatikaren munduan, eta Google izenarekin bataiatu zuten bilatzailea asmatu aurretik, benetako adituak zirelakotan zeuden biak.
.

.
Larryk aipatzen dituen bi giltzarriak hauek dira:
- Negozioaren funtsean, edo “core business”-ean benetako aditua izatea, ezinbestekoa da .
- Pertsona egokiaz inguratu behar da, bai aholkulariak zein enplegatuak.
.