Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

miércoles, 8 de febrero de 2012

Denboraren kudeaketa hobetu


Ekintzaile teknologiko onenen artean daukadan Martin Varsavskyren gaurko post bikainean, bere denborari buruz idazten du: ”Nire denbora nola kudeatzen dudan”. Liburu asko dira denboraren kudeaketari arreta jartzen diotenak, teoriekin, adibide praktikoekin, metodologia zein aholkuekin. Baina Varsavsky irekitasun osoz mintzatzen da, eta bere egoera pertsonal praktikoari buruz ari da. Emaitzei erreparatzen baldin badizkiegu, argi dago ondo doakiola negozioetan. Bere denbora nola kudeatzen duen jakiteko hamaika arlo garatzen ditu, horietako batzuk unibertsalak izanik. Nahiko erraza dirudi irakurle gehienok eraginkorragoak izango ginatekeela pentsatzea, bere ohitura batzuk hartuko bagenitu.

Hamaika arlo edo aholkuak, laburbilduz, honakoak dira:
1- Ia inoiz ez dut telebistarik ikusten. Ez noa zinera inoiz, eta pelikulak etxean ikusten ditut.
2- Kirol profesionalak ez zaizkit interesatzen. Kirol gehiago egiten dut, ikusten baino.
3- Liburu gutxi irakurtzen ditut. Hala ere, izugarri irakurtzen dut interneten eta aldizkarietan.
4- Apaindura pertsonala: era sinplean janzten naiz, bakeroak eta zapatilak. Denbora gutxi ematen dut erosketak egitera joaten; ia dena online erosten dut.
5- Logistika eta bidaiak: bulegotik 10 minutura dut etxea.
6- Oso gutxitan deitzen dut telefonoz. Nahiago dut gailu elektronikoen bidezko komunikazioa.
7- Ez dut edaten. Abstemioa izateak gauetan eta asteburuetan, ekoizkorragoa egiten nau.
8- Negozio-bazkari edo afari bakanetara joaten naiz. Laneko bilerak motzak dira. Hala ere, beti nago online, eta online egiten dut lan.
9- Sare sozialak niretzat lan egitea lortzen dut. Sare sozialen barnetik egiten dut lan.
10- Lo ondo egiten dut, 8 orduren bueltan. Lo egitea egunaren zati garrantzitsu bat da.
11- Gonbidapen askori ezetza ematen diot: ekitaldiak, afariak edo negozio-topaketak. Denbora marinel batek haizea ikusten duen bezala ikusten dut, edo argazkilari batek argia bezala, erabili, kudeatu eta moldatu behar den bezala. Garaiz iristekoa naiz.
.