Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

miércoles, 15 de febrero de 2012

Mugikorrak eta energia aurrezpena


Lanpostu berriak sortzeko eratako bat, langabezia gutxiago duten herrialdetara bidaiatzea da, eta zer egiten duten ikusi. Beste era bat, atzerrian sortzen diren negozio berrien jarraipen sistematikoa egitea, eta bertako joera berritzaileak. Kasu guztietan, ideia nagusia kopiatzea da, antzerako negozioak garatuz, edo gure ingurunera egokituz. Ildo honetan, Springwise negozio berrien ideien aldizkari bikainaren azken alean, gehien atsegin izan dugun ideia iPhone bat ibilgailu elektrikoei konektatzearena da. Horrela, gidatze ereduak aztertuko ditu, kontsumitutako energia aurrezten saiatuz, eta ondorioz ingurumenaren hobekuntzari lagunduz.

Ibilgailu elektrikoetarako softwarean aditua den Xatori enpresa kaliforniarrak, GreenCharge aplikazioa garatu du. Bere helburua, iPhone, iPad, edo iPod touch bat erabiliz, gidariei laguntzea da kontsumoen jarraipena eginaz. Aplikazio pertsonalizatu hau hainbat ibilgailu marketan erabilgarria da. Eta gidatzea inguruko energia prezioekin konektatzen du, gidariari ibilgailu elektrikoa erabiltzearen kostuaz informazioa emanaz. Gidariek konpas-kutxa bezala manten dezakete, gastuak kontrolatzeko zein gidatze ohiturak aztertzeko. Halaber, datu guztiak beste gidari batzuekin partekatu daitezke Facebook, Twitter edo posta elektronikoa erabiliz.
.