Springwise ideia berrien aldizkari bikainak gaurkoan dakarren ideietako bat, podometroa gazteentzat gailuarena da. Podometroak pertsona baten urratsak neurtzen ditu, eta horrela distantzia, abiadura eta ibileraren kadentzia jakin daiteke. Bere funtzionamendua barnean daraman sentsore batek ezartzen du, urratsen kulunka neurtzeko eta erregistratzeko gai delako. Urrats bakoitzaren batez besteko tartea pertsonalizatuz ondorioztatzen dute gutxi gora beherako distantziak, abiadurak, kadentziak eta ibiltzean erretako kaloriak. Neurketen zehaztasunak, urrats egonkorrak mantentzearen ahalmenaren araberakoak dira, beraien batez besteko luzerak ezartzean. Merkatuan podometro modelo ugari daude, bereziki distantzia luzeko atletentzat eta mendiko ibiltarientzat diseinatuak. Baina gaurko ideia gizentasunerako joera duten gazteentzat zuzendua dago, urratsak zenbatu ahal izanagatik auto-motibatzeko.
.
.
Estatistikek diotenez gazte gizenen ehunekoa goraka doa, eta bestalde emaitza hobeak lortzen dituzte ikasketetan gazte aktiboak. Ziurrenik epe ertainean gurean ere ikusiko ditugu era honetako gailuak.
.
Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada