Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

viernes, 17 de febrero de 2012

Serendipitiaz baliatu

Serendipiti hitz ingelesa da, eta ustekabean edo azkartasunagatik zerbait aurkitzen denean erabiltzen da. XVII. mendeko Tramezzino idazle veneziarraren “Serendip-eko erregearen hiru seme gazteen erromesaldia” liburuan oinarrituta dago. Hiru printzeak beti egiten zituzten aurkikuntzak txiripaz edo azkartasunagatik beraien bidaietan. Serendipitiaz baliatzeko esaten du bideoan Ted Zoller-ek. Ekintzaile, zuzendari zein akademiko bezala CV zabala du, eta beste erakunde batzuen artean, Ewing Marion Kauffman Foundation ospetsuko partaidea ere bada.
.

.
Bideoan Zoller-ek dio serendipitia ematen denerako, ekintzailea prestatuta egon behar dela. Giltzarria ez da zorte ona izatea, baizik eta burua prest edukitzea aukera ematen denerako, orduan baliatu ahal izateko. Baita azaltzen digu, duen nazioarteko eskarmentu luzean oinarrituta, ekintzaile arrakastatsuak jakin izaten dutela une egokian mugitzen, zoriaz baliatzeko.
.