
Harvard Deusto Business Review aldizkari bikainaren azken alean, 208.ean, balio erantsia duten hainbat artikulu daude, eta hemen teknologia ekologiko berriei buruzkoa jasoko dugu: “Zalantzazko merkatuetan berritu. Hamar ikasgai teknologia ekologikoentzat”. University of Pennsylvaniako ospetsuko Wharton Schooleko George S. Day eta Paul J.H. Schoemaker katedradunak idatzitakoa da. Sektore hau Europar Batasuneko I+G+bko Zazpigarren Programa Eremuan sustatua dago, eta horrela jarraituko duela espero da. Beraz, enpresa negozio berriak sortuko dira, eta enplegu kualitatibo oneko arloa izango da. Teknologia ekologikoak izenak hainbat esparru ezberdin hartzen ditu bere barnean, hala nola uraren tratamendu/garbiketa, birziklapena, materialak, energiaren biltegiratzea, elektrizitatearen ekoizpena, azpiegitura, garraioa eta euskarri diren hainbat zerbitzu.
Ikasgaiak hauek dira:
1- Une egokia dena da,
2- Aldaketa apurka apurka ematen da,
3- Elkarlana ezinbestekoa da,
4- Berrikuntzak era asko hartzen ditu,
5- Aukerak mantenduz ziurgabetasuna onartu,
6- Dirua non egongo den aurreikusi,
7- Sektorean mugetatik haratago pentsatu,
8- Elkarren arteko irabaziak partekatu,
9- Periferia zaindu, eta
10- Eskuma-ezkerti bilakatu.
.

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada