Enplegua sortzeko, produktu eta zerbitzuen sormena eta hobekuntza.

miércoles, 22 de febrero de 2012

Think global - Global pentsatu


Martin Varsavskyren, eten gabe ikasten den ekintzailearen, azken postak honako titulua du “Fon 5 milioi hotspot-era ailegatzen da”. Bertan gai interesgarri batzuk aipatzen ditu. Horietako baten Varsavskyk dio Fon leku guztietan dagoela, baita WiFiren sarbide punturik ez dagoen bizitegi-auzoetan ere. Ondorioz, Bruselan, Londonen eta Tokion aurki daiteke, erabat estaliak baitaude Fonen WiFiarekin. Hau da, errenta per capita handia duten hiriburuetan, eta mundu mailako telekomunikazio enpresa lehiakorrenak dauden tokietan. Beste ideia interesgarri bat Fon-ek lortu duenaz harro dagoela da, hots, mundu mailako WiFi sarerik handiena izatea. Eta hirugarren ideia, enpresa hori duela sei urte sortu zuenean WiFi sare global bat garatzea zuela buruan; horrela, hasieratik pentsatu zuen mundua osoan bere merkatu potentzial bezala. Izan ere, hainbat arrazoiengatik merkatu espainiarra ia garatu gabe dago.

Gure inguru hurbilean, 2011n salmenta eta mozkin errekor guztiak hautsi dituzten hainbat enpresa industrial daude. Gehienak ez dituzte azken produkturik, baizik eta osagaiak ekoizten dituzte. Eta beraien arteko ezaugarri nagusia, ekoizpenaren gehiengoa esportatu egiten dutela da. Logikoki, gurea baino BEK -Barne Ekoizkin Gordin- handiagoa duten nazioetara esportatzen dute, ordainketak egiteko finantza arazo gutxiago dituztenetara. Kudeaketa eredu hauek ekintzaile guztiak hartu beharko lituzkete kontuan, eta “Peter Pan-en sindrome”an erortzetik aldendu. Bere ondorioetako bat negozioaren garapena mugatzea baita. Ekintzailea lortutakoarekin konformatu egiten da, sektoreko enpresa handiekin lehiatzea gura barik, edo globala izateko gogorik gabe.
.