
Egun hauetan bi ETEren - Enpresa Txiki eta Ertainak- Kontseiluetan parte hartu dut, eta bertako ustiapen kontuak aztertzerakoan, ezinezkoa zitzaidan dituzten negozio bakoitzaren marjina gordina identifikatzea. Kontabilitate mistoa daramate, erdizka orokorra eta erdizka negozioka, emaitzak negozioka larregi banatu gabe, eta ondorioz azken emaitzek ez dute uzten azterketarako aukera larregirik. Banakatze urriaren arrazoiak beti antzerakoak dira, hots, lan gehiago eskatzen duela. Eta honelako egoeratan Malaysia Airlines aire konpainia bikainarekin oroitzen naiz.
“The Mckinsey Quarterly” aldizkari ospetsuak berriki argitaratu du Idrid Jala-ri egindako elkarrizketa bat. Malaysia Airlines porrotetik atera duen CEO edo Zuzendari Nagusia da, eta mozkinetan ipini du bi urteren buruan. Munduko hamar kudeatzaile onenen artean kokatzen dute. Idrid Jalak ibilbide profesional guztia injineru bezala emana zuen Shell petrolio konpainia multinazionalean, eta Malaysiako gobernuak proposatu zuen, azken aukeratzat, estatuko “enpresa ikurra” ez ixteko. Jalak ustiapen kontuan oinarritu du bere estrategia alde batetik(The Profit and Loss Statement), eta enplegatuen %100eko ehunen konpromisoan bestetik. Jarduera bakoitza zenbakietan ipini du, bere talde autonomoarekin P&L Statement-a kudeatzeko, eta indar guztiak bertara bideraztuz. Gaur egun bakarkako P&L Statement-a dute hegazkinen ibilbide bakoitzeko, hilero, hegaldi zenbaki bakoitzeko, guztira... 160.000 P&L Statements abian izan arte! Idrid Jalaren hurrengo erronka “Malaysia Airlines” munduko aire konpainia onena izatean dago, aireko Toyota, bere ”Five-star value carrier” kontzeptuarekin.
.















